Ni Jadira C. Torres Torres naiz, eta Pasai Antxon bizi naiz duela 13 urte. Ekuadorren jaioa naiz, eta 8 urte bete arte han bizi izan nintzen, baina nire gurasoen lana dela eta Euskal Herrira bizitzera etorri nintzen duela 13 urte.
Magisteritza gradua egiten ari naiz Euskal Herriko Unibertsitatean (Donostian), eta blog hau egitea proposatu digute graduaren 2.mailan, zehazki kurtso honen lehenengo lau hilabetean IKT irakasgaian. Egiten dudan lehenengo blog-a da, hori dela eta, esperientzia berri bat da niretzat. Blog honetan IKT irakasgaian burutu ditugun jarduera guztiak ikusgai jarri ditut, zuekin konpartitzeko.
Blog hau indibiduala da, nik nire gustora jarri dut, baina aurkezten ditudan jarduerak taldeka egin ditugu, nik nire JAGA taldearekin, Amaiak, Ainhizek, Garazik eta nik osatutakoa. Ondorioz, jarduera bakoitzean nire taldekideen estekak txertatu ditut, haien blogak ikusi ahal izateko baita ere.
Hau esanda, espero dut blog hau zuen gustokoa izatea!

No hay comentarios:
Publicar un comentario