Guk generoa eta sexualitatea gaia aukeratu genuen artefaktoa egiteko. Gaiaren aukeraketaren zergati nagusia, gaur egun pil-pilean dagoen gaia dela da. Gainera, gai zabaltzat ikusi genuenez, artefaktoa egiteko nondik heldu bazuela iruditu zitzaigun. Egia da, prozesuan zehar zailtasunk izan ditugula mauntaiari dogokionean, baina irtenbidea aurkitu genuen, gure aburuz, emaitz onak lortu arte.
Beste arrazoia izan zen, sexua gai tabua izaten jarraitzen duelako hezkuntzan ez ezik ere gizartean. Horren ondorioa da, gaur egungo gazteek seuaren inguruan daukaten informazioa internet edo bestelako baliabide batzuen bitartez eskuratzen dutela, eta ez guraso edo hezitzaileetatik, adibidez eskola, eremu honetan oso gainetik lantzen baita. Sexua gaia lantzerakoan, alderdi bilogikoa da gehienbat jorratzen dena, eta garrantzia duten beste ikuspegi batzuk, adibidez, prebentzio ezberdinen erabilera ez da sakonki lantzen.
Bestalde, gaur egun gizartean oraindik ere estereotipoak oso finkatuak daude eta horren eraginez sortzen dira genero ezberdintasunak, hau da, neska eta mutilen artean dagoen ezberdintasun horrek, sexismoa, transexualitatearen onarpen eza, homofobia...bultzatzen du. Onartu behar dugu, aurrerapen handiak eman direla iraganetik, baina oraindik bide luzea dagoela aurretik.
Alderdi guzti hauek transmititu nahi izan ditugu gure artefaktoan.
Bukatzeko, gure artefaktoa Pasai Antxo herrian zehar aurkeztu genuen, jendearen erreakzioak ikusi ahal izateko. Kaleko jendearen arreakzioak ikusita, hainbat ondorio atera ahal izan ditugu.
Hasteko, orokorrean, jendean ez zuen gerturatu eta zertan ari ginen galdetzerko ausardiarik erakusten. Gehienek "despedida de soltera" egiten ari ginela pentsatzen zuten. Hala ere, ume txikietan, sorpresa erreakzioa sortu zuen gure artefaktoak, 10 urte inguruko haurretan barrea eta lotsa, gazteek paso egiten zuten, edo bakarrik begidara bat bota, helduek izan ziren interesa gehien azaldu zutenek, eta zaharrek aurpegi arraroak jartzen zituzten.
Hiru helduekin elkarrizketa sakon eta bereziak edukitzeko aukera izan genuen.
- Dendari batekin: berak esan zigun bere gaztaroan genero berdintasunaren alde hainbat mugimendu eman zirela, baina orain pausaldia ikusten duela, etorkizuna gure esku dagoela aipatuz.
- Bikote batekin: bere seme alabekin izan duten esperientziaz hitz egiteaz gain, aipatu ziguten hizkuntzak ere sortzen dutela genero ezberdintasunak. Adibidez, Gaztelania aipatu zuten. Talde batean, mutil bat bakarrik egon arren "nosotros" esan behar dela, eta ez "nosotras", nahiz eta neska kopurua handiagoa izan, Euskaraz edo Ingelesez berriz ez da hau gertatzen, "gu" edo "we" erabiltzen baita, generoa ezberdindu gabe.

No hay comentarios:
Publicar un comentario