KARTOGRAFIA - NOLA IKASTEN DUT?


      HASTEKO...
      Oraingoz ez dakit oso ondo nola egingo diodan aurre ikerketari, pixka bat galduta nago...baina espero dut irakaslearen eta nire ikaskideen laguntzarekin ikerketa aurrera ateratzea. Hori bai, ikerketa burutzeko gogoekin eta motibatuta nago. Hala ere, taldekideek eta ni estrategia bat burutu dugu ikerketa burutzeko, gure estrategia 4 galderei erantzuna emanez egingo dugula adostu dugu.

      Momentu honetan galdera pila bat ditut bururan, adibibez; nola moldatuko garen gure estrategia aurrera eramateko, nola erabakiko ditugun esanguratsuak diren ebidentziak, zerez bailiatuko garen ebidentziak kartografian islatzeko eta abar.

      Oraingoz, erronka handiena kartografian ebidentziak nola islatuko ditugun da, hau da, ebidentziak ondo errepretsentatzen dituzten sinboloak, irudiak...erabakitzea. Hala ere, ikerketa-tailerran murgitzen garen heinean dena argiago ikusiko dugula suposatzen dut, eta taldekideen arteko laguntzarekin aurrera aterako dugu.

      Taldekide bakoitzak historia ezberdin batekin gatoz, hori dela eta, tallerari nire esperientziak, bizi modua, gustuak gehitu ahal izango diot. Ikerketa-taller honetaz espero dut besteen esperientzietatik, bizipenengatik, eta bizi moduengatik nireak aberastea.
    0.ETAPA. Datuak jaso
    NIRE LAGUNAK
    Lehenengo saio presentziala egin baino lehen, nire ikaskuntza ebidentziak sortzeko, dilaneko taldekideekin adostu nuen galdera batzuk oinarri bezala hartzea. Galdera horiek hauek izan ziren; nola ikasten dut?, non ikasten dut?, noiz ikasten dut?, norekin ikasten dut?.
    NIRE FAMILIA
    NIRE DANTZA-TALDEA
    Taldeko estrategia erabili genuen ebidentziak sortzeko, guk pentsatu genuen hoberena zela argaziak egitea edo genituenak biltzea ebidentzia gisa, adostutako galderei erantzuten zituztenak, eta hurrengo saiora eramatea gure artean konpartitzeko eta eztabaidatzeko. Nik nire familiaren, lagunen eta dantza taldearen argazkiak bildu nituen. Argazki horiek aukeratu nituen, bertan agertzen diren pertsonak nire ikaskuntzan gehien eragiten dutenak direlako.
    Ebidentziak sortzen aritu nintzen egun horiei "hausnarketa-egunak" deituko nieke, hori izan baitziren egun horiek niretzat. Egun horietan lehenengo aldiz pentsatzen hasi nintzen nire ikaskuntzan eragina daukaten pertsonetan eta bizipenetan.
    Ikerketa fase horretaz ikasi dut zein zaila den gure ikaskuntzan eragina daukaten egoerak, pertsonak edo objektuak aukeratzea. Gai hain zabal bati erantzun egokiena emateko sintesis bat egiten ikasi dut.
    1. ETAPA. Datuak analizatu
    Gure egunerokotasunean, edozein momentuan ikasten dugu, ez dago ikasteko modu edo leku zehatzik, edozein egoera gure barrua aberastu baitezake. Leku hoiek, aiton-amonen etxea, gure etxea, kilol taldea, dantza taldea, kalea...izan daitezke. Hala ere, nahiz eta edozein momentuan edo lekuan ikasi dezakegun, ikasketa batzuk gure barruan beste batzuk baino esanguratsuagoak edo garrantzitsuagoak dira, gure egunerokotasunean modu ezberdinean balio dizkigutelako bizitzan aurre egiteko.

    Ikasteko era guztiek haien artean lotura garrantzitsu bat daudake, guztiek gure bizitzako errronkei aurre egiteko zerbait aportatzen dizkigutela.

    IKT-en papera ikasteko era hauetan funtsezkoa dela esan dezakegu, azken finean teknologia gure egunerokotasunean presentzia oso handia daukan zerbait da, eta ikasteko baliabide nagusienetako bat. Adibidez, interneten irakurtzen dugun edo zein artikulutaz,edo ikusten dugun edozein bideotaz zerbati ikasi dezakegulako, gainera, gaur egun, gure artean etxeko lanak egiten laguntzeko bide bat izan daiteke, adibidez WhatsApp, Skype edo Drive-aren bidez. Honen ondorioz, bestengandik ikasten ari gara teknologia baliabide hartuta. 

    2.ETAPA. Datuak antolatu

    Hau da nire kartografia. Pila bat kostatu zitzaidan nire ideiak irudikatzeko modua burutzea. Azkenean, argazkian ikusten den marrazkia, nire ideiak ondo ordezkatzen zituela penstsatu nuen, eta lanera jarri nintzen.
    Nire kartografia mapa bat da, mapan "Yadira lurraldea" aurkezten da, hau da, ni lurralde bat izango banitz bezala irudikatu nahi dut, edozein herrialde bezala bere hiriekin.
    "Yadira lurraldea" zortzi zatitan banatu dut, komunitate ezberdinak izango balira bezala.
    3. ETAPA. Aurkikuntzak aurkeztu

    Nire kartografian agertzen diren pertsonak, nire familia, dantza-taldea, eta lagunak dira. Nire kartografian agertzen dira nire ikaskuntza prozesuan eragin handia daukaten pertsonak direlako, nire bizimoduan eta ni izateko moduan eragina izan dute haiengandik jasotako ikaskuntzengatik. Bestalde, teknologia, bidaiak, boluntariotza, kalea eta eskola/unibertsitatea agertzen dira, haiekin etengabeko kontaktuan nagoelako eta ondorioz ikaskuntza berriak trasmititzen dizkidatelako baita ere. Nire ikaskuntzaren zati handia hartzen dute baita ere.

    Nire kartografiaren azalpena:

    Berdez margotuta dagoen zatia, nire dantza-taldeari dagokio, eta bertan jasotzen dudan ikaskuntza agertzen da, adibidez; lehiakortasuna, esfortzua, eta talde lana.




    Gorriz margotuta dagoen zatia, nire familiari dagokio, eta nire aburuz garrantzitsuenetako bat, denbora gehien pasatzen ditugun pertsonak baitira, eta azkenean etxean ikasten duguna beti presentzia garrantzitsua izango du gure egunerokotasunean bizitza osoan, behintzat gaur egun arte horrela gertatu izan zait niri. Familiak irakasten digu, adibidez; baloreak, maitasuna,eta nire kasuan, neska indartsua izaten.

    Horiz margotuta dagoen zatia nire lagunei dagokio, esan dezaket hautatzen dugun familia direla, eta horregatik haiengan ikasten duguna gure barruan geratzen da, bizitzaren edozein erronkei aurre egiteko laguntzen dizkiguten ikaskuntzak dira. Lagunetaz adibidez; arazoak konpontzen, dibertsioa, elkar laguntza, eta naturaltasuna ikasten dugu.

    Laranjaz margotuta dagoen zatia, bidaiei dagokio, esperientzia anitzak bizitzeko aukera ematen dizkigutelako, ondorioz ikasteko modu, egoera eta gauza ezberdinak eskaintzen dizkigute.



    Moreaz margotuta dagoen zatia, boluntariotzari dagokio, bertan bizitzen diren esperientziak konparaezinak direlako eta handik ikasten duguna baita ere. Esaterako, enpatia ikasi dut bertan, gizartean jokatzeko ezinbestekoa den jarrera.

    Berde argiaz margotuta dagoen zatia teknologiari dagokio, mundu aldakor honetan enkajatzeko behearrezkoa duguna irakasten digu, bestalde, teknologiatik komunikatzeko modu ezberdinak eta egunean egoteko informazioa bereganatzen ikasten dut.

    Arrosaz margotuta dagoen zatia, eskolari eta unibertsitateari dagokio, bizitzan aurre egiteko funtsezko tresnak ematen dizkigutenak, ikaskuntza teoriko ez ezik ere praktikoak eskaintzen dizkigute. 


    Azkenik, urdinez margotuta dagoen zatia kaleari dagokio, bizitzaren erronkei modu praktikoan aurre egiten irakatsi didana. Nire aburuz kalea benetako eskola da.
    Lurraldea osatzen duten hiri bakoitzak nire ikaskuntza osatzen dute, ondorioz, Jadira osatzen dute, hau da, guzti horren batura egungo Jadira errepikaezina osatzen dute.

    Bukatzeko, eskubian agertzen den erlojua eta "ez" hitza, esan nahi garrantzitsua dauka kartografian. Erlojua eta "ez" hitzarekin adierazi nahi dut, gaur egun arte lurraldearen barruan dagoena osatzen duela nire ikaskuntza, baina ez dagoela denbora edo adin mugarik ikasten jarraitzeko, gure bizitza etengabeko ikaskuntza baita.
    Nola ikasten dudan galdetzen didatenean, normalean automatikoki unibertsitatearen, nire logelaren eta idazmahaiaren irudiak etortzen zaizkit burura, horregatik nire kartografiatik kanpo utzi ditut irudi hauek, nahiz eta jarri ditzakedan, unibertsitateko edukiak bertan ikasten ditudalako...baina, nire ustez, nire ikaskuntza prozesua unibertsitatetik askoz harago doa, munduko edozein lekuan edo egoeran ikasi dezakedalako. Ziur nago unibertsitatetik kanpo ikasten dudana, nire ikaskuntza  aberatsagoa izatea egiten duela.

    Kartografia lan hau egin ondoren, ateratzen dudan ondorioa nahiko positibioa da. Hasieran idatzi dudan bezala, lan hau egitea " hausnarketa-egunak" izan dira, eta pentsatzen dut irakaslearen papera betetzeko momentuan presente edukiko ditudala kartografia honetan aurkeztutako ideak, kontutan izateko nire ikasleek historia eta ikaskuntza ezberdinak jasotzen dituztela eskolatik kanpo, eragin hadia izango dituztenak nik zerbait irakatsi nahi diedanean. 

    HONA HEMEN NIRE TALDEKIDEEN KARTOGRAFIAK

  • AMAIAREN KARTOGRAFIA


  • GARAZIREN KARTOGRAFIA
  • AINHIZEREN KARTOGRAFIA


  • GELAKIDEEN KARTOGRAFIAK EZAGUTZEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario